Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.
La portada de mañana
Acceder
La izquierda presiona para que Pedro Sánchez no dimita
Illa ganaría con holgura y el independentismo perdería la mayoría absoluta
Opinión - Sánchez no puede más, nosotros tampoco. Por Pedro Almodóvar

'De Miguel auzia', komisioak “normala denaren barruan”

Alfredo de Miguel eta Josu Arruti

Iker Rioja Andueza

‘De Miguel auzia’ Euskadiko ustelkeriaren aurkako epaiketarik garrantzitsuena da eta gaur, azaroak 26, bere faserik erabakigarriena hasiko da. Aste honetan, Josu Izaguirre eta Manuel Pedreira fiskalek euren ondorioak aurkeztuko dituzte Arabako Auzitegiaren aurrean.

Auziperatuen aulkian, besteak beste, Alfredo de Miguel, Aitor Tellería eta Koldo Ochandiano EAJko Araba Buru Batzarreko burukide ohiak eserita daude. Fiskaltzaren ustez, euren kontaktu politikoez baliatu ziren legez kanpoko komisioak eskuratzeko. Dirua Kataia Consulting enpresara bideratzen zuten, fiskalen arabera. Sozietate horren administrariak burukideen emazteak ziren, Ainhoa Bilbao, Araceli Bajo eta Iratxe Gaztelu-Urrutia, hain zuzen ere, eta diru-sarrerak, adibidez, Saab bat, bidaiak eta bitxiak erosteko erabili zituzten.

Negoziaketa prozesu luze baten ondorioz, Josu Arruti enpresari jeltzaleak, De Miguelen laguna zenak, politikariak 161.000 euroko komisioa eskuratu zuela onartu zuen, Zanbranan industrialde bat bultzatzearen truke. De Miguel auzian, Zanbranaz gain, beste 11 operazio ikertzen dira. Horietan ere komisioak egon zirela uste du Fiskaltzak. Ainhoa Alberdi enpresariak Miñaoko teknologia parkean jaso zuen kontratuarengatik 100.000 euro eskatu ziotela salatu zuen, esate baterako. Gainera, Fiskaltzari grabazioak eraman zizkion eta, haietako batean, entzuten da komisioak “normala denaren barruan” zeudela.

Ia urte bat iraun du epaiketak urtarrilaren 8an hasi zenetik. Auzitegian ikusitakoaren arabera, fiskalek zigorrak aldatu dituzte, baina oraindik ere oso altuak dira eskakizunak. Azkenean, De Miguelentzat 30 bat urteko kartxela zigorra eskatzen du Fiskaltzak (13 inguru Tellería eta Ochandianorentzat). Tribunalak eskakizun hori onartzen badu, De Miguelek 12 urte bete beharko ditu. Delituak onartu izan balitu, 4 besterik ez ziren izango.

Politikariaren abokatuak, Gonzalo Susaetak, haren errugabetasuna defendatuko du. Ustelkeriaren frogarik ez dagoela errepikatuko du eta, gainera, ikerketan irregulartasunak egon direla mahai gainean ipiniko du. Aldaketarik ez badago, epaiketa abenduak 19an amaituko da.

Etiquetas
stats