Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.

Osakidetzako EPEaren filtrazioen ikerketa aurrera doa: Fiskaltzak Múgica zuzendari ohia deitu du

Osakidetzako zuzendari ohia, María Jesús Múgica

Iker Rioja Andueza

Euskadiko Fiskaltzak Osakidetzako zuzendari ohia den María Jesús Múgica deklaratzera deitu du lan eskaintza publikoan (EPE) salatutako irregulartasunen inguruan irekitako ikerketaren harira. Múgicak pasaden astean aurkeztu zuen dimisioa -ofizialki ez dago gai honekin lotuta- eta orain, Osakidetzak berak azaldu duenez, “lekuko bezala” joango da Carmen Adán fiskalarenera.

Adánek udan ireki zuen ikerketa Roberto Sánchez, Manoel Martínez eta Marta Macho anestesistek eta ESK, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek egindako salaketaren ondorioz. Eldiarionorte.es egunkariak argitaratu zuenez, Osakidetzako lan eskaintzan, batez ere medikuen kategorietan, azterketen filtrazioen zantzuak zeuden. Ikerketa amaitzeko epea amaitzear zegoen baina gaiaren konplexutasuna dela medio Adánek, Estatuko Fiskaltzaren baimenarekin, sei hilabete gehiago luzatuko du. Múgicaz gain, Euskadiko fiskal nagusiak beste lekuko batzuk deitu ditu ere.

Bien bitartean, oposizioak eskatutako ikerketa batzordea geldirik dago. EH Bildu izan zen neurri hori eskatu zuena eta Elkarrekin Podemosek ere bere alde egin du. Dena den, PPk Múgicaren dimisioa eskatu zuen eta, horren ostean, Legebiltzarraren ikerketari baietz esateko zalantzak erakutsi du. Gaia, hala ere, Ganberara itzuliko da ostiral honetan. Elkarrekin Podemos taldeko bozeramailea den Cristina Macazagak Jon Darpón sailburuaren dimisioa eskatuko du kontrolerako osoko bilkuran.

Etiquetas
stats