Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.
Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

Dena prest Bilboko BBK Live jaialdirako

BBK Live

Maialen Ferreira

0

Bilbao BBK Live jaialdiaren 14. edizioa ate joka dago: uztailaren 11n, 12an eta 13an izango da, eta antolatzaileek, han ariko diren talde gehiagoren berri eman dute. Izan ere, Charlotte Adigery, The Intergalactic Republic of Kongo eta Alien Tango izan dira kartelera gehitu dituzten azken taldeak. Aurretik iragarritakoen artean daude, besteak beste, The Strokes, Liam Gallagher, Thom Yorke Tomorrow's Modern Boxes, Rosalia eta The Good, The Bad & The Queen.

Aurten ere, Kobetamendi mendiaren ingurune naturalean izango da jaialdia, eta luxuzko kartelaz gozatzeko egun horietan mundu guztitik Bilbo hiri abangoardistara etorriko diren guztien erromesbidearen helmugatzat finkatu dela esan daiteke. Edizio honetan, jaialdiak 12 agertoki izango ditu eta horietatik 7 Kobetamendiko jaialdiaren eremuaren barruan egongo dira. Berritasun bezala, jaialdiaren herriaren omenez, antolatzaileek agertokiei euskarazko izenak jartzea erabaki dute.

Hala ere, BBK Live Kobetamenditik atera nahian, bestelako emanaldiak antolatu dituzte Bizkaiko hiriburuko hainbat gunetan. Agertoki bana jarriko dute Izozaki dorreetan, Albia lorategietan, Areatzan eta Kale Nagusian eta, besteak beste, Mastodonte, Anni B Sweet, Pony Bravo, The Intergalatic Republic of Kongo eta Venturi aritu dira horietan

Musikaz gain, gerturatzen direnek elikadurarekin lotutako gustu eta premia guztietarako foodtruck-en eskaintza aurkituko dute; janaria saltzen duten 25 postu inguru egongo dira, jaialdiaren merchandising esklusiboa salduko duen postu bat, baita artisten eta diseinatzaile independenteen bildumen postuak ere. Jaialdiak bat egin du plastikoa murriztearen eta gure planeta zaintzearen aldeko borrokarekin, eta aurten ere, edalontzi birziklagarriak alokatzeko sistema jarriko du martxan; horretaz gain, hondakinak behar bezala kudeatzeko edukiontziak ere egongo dira.

BBK Live, eraso sexistarik gabeko jaialdia

2017. urteaz geroztik, Jaialdia antolatzen dutenek eraso sexisten aurkako borrokarekin bat egin dute eta, azken urteetako edizio hauetan, Bilbao BBK Live jaialdirako prebentzioko eta sentsibilizazioko kanpainak aurkeztu izan dira.

“Bilboko Aste Nagusian gizartean hainbeste zabaldutako ”Ez beti da Ez. No es no“ mezua baliatuko dugu geuk ere, errespetuan eta askatasunean oinarritutako harremanak eta jokabideak izan daitezen nagusi gure hirian izango dugun ekitaldi garrantzitsu honetan ere. ”, adierazi dute antolatzaileek.

Bilbao Bbk Live jaialdian zabaltzeko diseinatu den askotariko materialean, eraso bat jasanez gero edo erasoren bat ikusiz gero zer egin behar den eta zer telefonozenbakitara deitu behar den zehazten da. Aurreko urteetan bezala, jaialdiaren kartela egokitu egin dute “EZ beti da EZ” / “NO es NO” mezuarekin, eta eraso sexistak nola identifikatu eta horien aurrean nola erantzun jakinarazten duen informazio-liburuxka lau hizkuntzatan berrargitaratu dute: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Liburuxka horrek bertsio digitala eta deskarga daitekeen bertsioa izango ditu, eta eraso sexistak zer diren argitzen du, neskei eta mutilei bideratutako mezu zuzenekin.

Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

Etiquetas
stats