eldiario.es

9
Menú

Durangoko Azoka, 53. aldiz euskal kultura bizitzeko aukera ematen

Milaka pertsona izan dira dagoeneko Landako gunean, Azokak asteazkenean ateak ireki zituenetik

Aurten, berritasun kulturalak ez ezik, Durangoko Azokako lehenengo Sormen Beka eskaini da euskaraz sortuko den lehenengo rol-jokoari

Oraindik bada aukerarik azokaz gozatzeko, abenduaren 9ra arte luzatuko den egitarau zabalari esker

- PUBLICIDAD -
Landako gunea, jendez gainezka, azokaren bigarren egunean

Landako gunea, jendez gainezka, azokaren bigarren egunean Durangoko Azoka

Asteazkenean hasi eta igande honetan amaituko da Durangoko Azoka. Aurtengo 53. edizioak milaka pertsona bildu ditu dagoeneko Landako Gunean, 'Da! Asko dira!' leloaz baliatuta, Azokak bere aniztasuna aldarrikatu baitu edizio honetan. Guztira, 439 nobedade izango dira: 304 liburu, 93 disko eta 18 aldizkari, besteak beste.

Baina musika eta literatura ez dira, ordea, azokak dakartzan berritasun bakarrak: aurten eman da Durangoko Azokako lehen Sormen Beka. Irabazlea euskaraz sortuko den lehenengo rol-jokoa izan da, Etzi Portu Maritimoa taldeak aurkeztua. 'ATOPIArpg' da egitasmoaren izena, eta hurrengo azokara arte izango dute denbora hau gauzatzeko. Bekaren zenbatekoa   15.000  eurokoa izango da, Durangoko Udalaren lankidetzari esker.

Durangoko Azokako lehenengo Sormen Bekaren irabazleak

Durangoko Azokako lehenengo Sormen Bekaren irabazleak Durangoko Azoka

Sormen Beka sortzaile berriengan arreta jartzearen helburuarekin jarri da martxan: "Herri honetako sortzaile berriek asko dute guri emateko. Guztiei ahotsa eta plaza eskaintzea izan da Durangoko Azokaren helburua eta horretan dihardugu gaur egun ere", adierazi du Gerediagako presidenteak, Nerea Mujikak. Durangoko Azokako Sormen Bekak euskarazko kultur produktu baten sorkuntza hasieratik amaierara garatzen lagunduko du.

Kultura eskuratu eta bizi

Abenduaren 5ean zabaldu zituen ateak Landako guneak, goizean milaka ikasleei harrera emateko. Egun hartan, arratsaldean, Azokaren hasiera ofiziala izan zen. Ordutik, milaka pertsona igaro dira 247 erakusleihoen zehar. Baina kultura eskuratzeko aukeraz gain, 200 kultur ekitaldik osatzen dute aurtengo egitaraua, zortzi espaziotan banatuta.

1990etik liburu eta diskoen azokara kulturaren diziplina ezberdinak ordezkatuz gune bereziak lotzen joan zaizkio Durangoko Azokari, eta Kulturaren Plaza bilakatu da. Honela, Areto nagusiak, besteak beste, hainbat hitzaldi jasoko ditu; Ahotsenean 70 kontzertu eta 42 hitzaldi egongo dira; Saguganbarak txikiak izango ditu protagonista, eta haientzat hainbat jarduera proposatu; Plateruena, berriz, kontzertu handien eszenatokia izango da; Irudienea ikus-entzunezkoen plaza; Szenatokia arte eszenikoena; eta, azkenik, Azoka TB espazio digitalean egongo dira eskuragarri azokaren gaineko bideo guztiak.

Oraindik Azokaz gozatzeko aukera asko daude. A dibidez, musikazaleek Leihotikan, Anestesia edo Olatz Salbador ikusteko aukera izango dute, eszenatokian  izango baitira haien lan berriak aurkezten, espazio ezberdinetan, hurrengo egunetan

- PUBLICIDAD -

Comentar

Enviar comentario

Enviar Comentario

Comentarios

Ordenar por: Relevancia | Fecha