Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.
La portada de mañana
Acceder
El Gobierno da por imposible pactar la acogida de menores migrantes con el PP
Borrell: “Israel es dependiente de EEUU y otros, sin ellos no podría hacer lo que hace”
Opinión - Salvar el Mediterráneo y a sus gentes. Por Neus Tomàs

“Zurea ez den gizarte baten parte sentitzeko funtsezkoa da haren hizkuntza hitz egitea”

Luis Ángel Díaz Medina, 44 urte ditu.

Natalia Martin

Luis Ángel Díaz Medina, mejikarra da, 44 urte ditu eta orain dela zortzi urte Altsasura heldu zen. Betidanik argi eduki du komunitate batean integratzeko ezinbestekoa dela bertoko kultura eta hizkuntza ulertzea. Are gehiago, “Zurea ez den gizarte baten parte sentitzeko funtsezkoa da haren hizkuntza errespetatzea eta hitz egitea” dio.

Maitasunak ekarri zuen Kaliforniatik Nafarroraino. Estatu Batuetan ezagutu zuen altsasuar gaztea eta hemen osatu nahi zuen bere familia. Kulturek merezi duten errespetua defendatu du beti eta horregatik heldu bezain pronto euskara ikastea behar gisa hartu zuen. Urte t`erdi eman zuen Altsasuko AEK zentroan, baina, orduan zeukan lanbideak uztera behartu zuen. Gaur arazorik gabe ulertzen du euskera, nahiz eta guztiz ez hitz egin, baina argi dauka etorkizunean klaseetara itzuliko dela. “Hemen Nafarroan ez da beharrezkoa euskara jakitea lana aurkitzeko, bai, bada plus bat hizkuntza desberdinak menperatzea baina nik ez dut horregatik ikasi. Pertsona bezala hazteko uste dut kulturak errespetatu behar direla, eta horren barne, dudarik gabe, baita hizkuntzak ere.”

Ez da erraza izan. Gramatika eta hiztegia menperatzea baino askoz ere zailagoa egin zaio “belarria” egitea. Horregatik hizkuntza entzutera ohitzea ona dela dio Luisek. “Gogorra izan da, bai, baina guztiz pozik gelditzen naiz esaten didatenean hemengo biztanle askok ez dutela ezta esfortsua egin haien hizkuntza, euskara, ikasteko. Nire lana saritua ikusten dut gogoeta horiekin”. Euskara ez da hizkuntza erraza. Hori badaki Luisek, horregatik bere erabakia ez zen hasiera batean nahi beste txalotua izan. “Maite dudan jendea, zorionez, oso jende positiboa da eta beti animatu naute euskara ikastera”. Lantokian, aldiz, ez zuen babes bera sentitu. Lankideek, askok latinoamerikarrak, ez zuten euskara ikasteko beharra ikusten. “Ez zaizu ezertarako balio izango, esaten zidaten. Nire ustez, dut ez dute, orokorrean, beste hizkuntza batean komunikatu ahal izateak daukan balore kulturala ikusten.

“Lehiatsu, orain Luisek bere enpresa propioa sortu du. Altsasuko aterpetxea kudeatzen du eta birziklatze laborategia dauka esku artean. Birziklaketalab.blogspot.com. web orrialdea, gehienbat gazteleraz idatzita dauka baina poliki-poliki euskarari lekua aurkituko diola ziurtatzen digu.

Euskaraz irakurtzen du, irratia euskaraz entzuten du eta telebista ere euskaraz ikusten du, nahiz eta aniztasun handiagoa faltan bota. Gaur abenduak 3, lanean ospatuko du euskararen eguna. “Nire semearekin kantak abestuko ditut, orain biok ulertzen ditugunez askoz bereziagoa da”.

Etiquetas
stats