La Guàrdia Civil destrueix una bomba de l'època napoleònica trobada al Castell de Peníscola
Gasteiz: Final Four-ari begira

Gasteizek ospatuko du kurtsotako saskibaloiko Euroleague-aren finala, 2019ko maiatzan. Hiria gertaera europearrarako prestatzen hasi da, eta Europa osoko saskibaloizaleek partiduak ikusteko sarrerak dagoeneko erosi dituzte. Hala ere, hotelek ezarriko dituzten prezioak oraindik ez dira ezagutzen.
Noches de Final Four en Vitoria, a precio de oro
Hainbat pertsona aurreikusi dutenez, ordea, logelak ez dira merkeak izango. Hala jakinarazi zuen madrildar Baskoniazale batek irailean Booking web orriaren bidez erreserba bat egiten saiatu zenean. Marga, Estudiantes taldearen bazkidea izanda, Gasteizera sarritan hurbiltzen da bere lagun gasteiztarrekin saskibaloiaz gozatzera. Centro Vitoria deritzon hotel batean hartu ohi du ostatu, 55-60 euroren truke: “Gau bakoitzeko 270 euro eskatu ziguten, eta lau egun gutxienez hartzera behartu gintuzten. Guztira, BEZ-a eta guzti, 1.080 euro” azaldu zuen Margak Final Four-erako prezioak ezagutu zituenean.
Hiriko gainerako hotel nagusiek prezioak ezarri ez dituzten arren, finala ikusteko abono guztiak saldu dira. Urriaren 30ean erosi ahal izan zituzten Kirolbet Baskoniaren bazkideek; merkeenak, 185 euroko prezioan. Antza, prezio horretan lortzea ez zen erraza izan, eta hainbat pertsona sarrera eskuratu gabe geratu ziren web orria gainezka zegoelako. Hurrengo egunean, Euroligako beste taldeen bazkideak ere abono bat erostea izan zuten; publiko orokorrak, ordea, azaroaren 6ra arte itxaron behar izan zuen. Tanda bakoitzean ateratako sarrerak ordu gutxitan amaitu ziren; guztira, 10.000 baino gehiago.
@StubHubES a mi ni siquiera me deja seleccionar los asientos para las entradas de la final four, en ninguno de los sectores que pone que hay entradas disponibles
— Aitor (@bayon1998) 30 de octubre de 2018
Eragozpenak ez ziren hor amaitu. Gasteizko udalak egindako informe biren arabera, erakundeen eta Euroleague-ren arteko hitzarmenaren hainbat alderdi legez kanpo egongo lirateke. Hortaz, “funtsezko hutsuneak” badirela eta “ez duela Sektore Publikoaren Erregimen Juridikoaren Legearen eskaerekin betetzen” islatzen dute informeek.
Zehaztasuna, zihurtasuna, edo iraunaldiari buruzko hutsuneak gaitzesten ditu informeak. Edo Suizako auzitegi batek hitzarmena zuzentzea. Bien bitartean, gainera, ez duela aipatzen zenbat diru jarriko Euroligak. Ezadostasunak gorabehera, Udalak berretsi zuen hitzarmena azaroaren 9an; Gasteiz eta gasteiztarrok Final Four-aren bidean daude dagoeneko.