Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.
La portada de mañana
Acceder
Feijóo se alinea con la ultra Meloni y su discurso de la inmigración como problema
Israel anuncia una “nueva fase” de la guerra en Líbano y crece el temor a una escalada
Opinión - Junts, el bolsillo y la patria. Por Neus Tomàs

Gaztelueta: epaiketa eta frogak nahikoak ez direnean

Gaztelueta ikastetxea (Leioa)

Iker Rioja Andueza

Epaiketa eta 11 urteko kartxela zigorra ez dira nahikoak izan 'Gaztelueta auzia' izenekoari amaiera emateko. Bizkaiko Auzitegiaren arabera, frogatuta dago Leioako Gaztelueta itunpeko ikastetxeko ikasle batek sexu abusuak pairatu zituela eta haren tutorea zen José María Martínez Sanz zigortu du. Sei urte luzeren bueltan, biktimaren familiak poztasuna erakusti zuen. Baina aste honetan berriro ere kolpe gogorra jaso dute: ikastetxeko zuzendaria den Imanol Goyarrolak ozen esan zuen Gazteluetaren arabera maisua errugabea dela, epaia erratuta dagoela eta ikasle ohiak gezurra esaten duela

Goyarrolak biktimaren testigantza fidagarria eta sinesgarria ez dela adierazi zuen eta gaztearen sufrimendua familiak eragin duela gaineratu zuen, komunikabideetara joan zirelako hain zuzen ere. Gazteluetak Martínez Sanzen bulegoa erakutsi zuen eta, hain arabera, agerikoa da bertan sexu abusurik ez zirela gertatu. Era berean, biktimak pairatu zuen 'bullying'-a ere “ustezkoa” dela adierazi zuen.

Biktimaren familia oso haserre agertu zen Gazteluetaren hitz hauek entzun ostean. Haien abokatua, Leticia de la Hoz, informazioa pilatzen ari da eta balieteke salaketaren bat ipintzea. Hasieratik kritikatu dute ikastetxeak erasotzailearen alde egin duela eta dagoeneko frogatuta dago haren aldeko lekukoen testigantzak idatzi eta ordaindu zituela epaiketan Martínez Sanzen abokatuak, Eduardo Ruiz de Erenchunek, erabili zitzan. Astelehenean, familiak prentsaurreko bat antolatu du. Agerraldia Haron egingo dute. Bizkaian jaso zuten presioa dela eta Errioxara joan behar izan zuten.

Bien bitartean, Ruiz de Erenchunek helegitea ipini du Auzitegi Gorenaren aurrean. Hori dela eta, Bizkaiko Auzitegiak erabaki berri du irakaslea oraindik ez dela kartxelara sartu behar. 

Etiquetas
stats