Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.
Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

Berri Txarrak taldeak Adarra Saria irabazi du

Berri Txarrak anuncian su separación

Maialen Ferreira

0

Berri Txarrak taldearen “ibilbide artistiko eta profesionala eta euskal nahiz nazioarteko publikoarengan duen eragin izugarria” ospatzeko, Donostiako Udalak Adarra Saria entregatuko dio. Ekainaren 21ean jasoko dute saria Lekunberrikoek, Eneko Goia alkatearen eskutik, Donostiako udaletxean, eta, egun berean, 20.00etan, kontzertua eskainiko dute Victoria Eugenia antzokian.

Donostiako Udalak adierazi duenez, Berri Txarrak taldearen emanaldiek “arrakasta handia izan dute herrialde askotan eta taldeak milaka jarraitzaileei eskaini dizkie kontzertuak bost kontinenteetako agertokietan”. Horregaitik, Juan Gonzalez Andres kazetariak, Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak eta Jaione Askasibar Donostia Kultura erakundeko Komunikazio zuzendariak osatutako aholku batzordeak hartu du sari hau taldeari banatzeko erabakia.

Ekainaren 21ean ospatuko den kontzerturako sarrerak salgai egongo dira hurrengo asteartean 11:30etan. Sarreren prezioa 30 eurokoa da eta Victoria Eugenia antzokian, Antzoki Zaharrean eta Donostia Kultura webgunean eskuragai daude.

Adarra Saria, 2014an jaio zen, euskal musikaren arloan garrantzi edo eragin bereziko ibilbidea egin duen edo egiten ari den artista bat urtero omentzeko. Lehen edizioan, sari hori Mikel Laboaren sorkuntza lanari eta jeinuari eman zitzaion. Bigarrenean, Ruper Ordorikari, 2016an Benito Lertxundik eskuratu zuen, 2017an Fermin Muguruzak eta, iaz, Anarik.

Ikusi Arte Tour 2019 izango da Berri Txarrak taldearen azkenengo bira. Izan ere, orain dela hilabete batzuk adierazi zutenez, taldeak ‘etenaldi mugagabea’ egingo du, eta horrekin, “ziklo ahaztezin bat itxiko du”, bederatzi disko eta munduan zehar mila kontzertu baino gehiago jo ondoren.

Sobre este blog

Euskal kulturaren berri izan nahi duzu? Gure musika, festibalak, esposizio artistikoak, dantza, zinema, antzerkia, festak eta euskal folkloreari buruzko kontu guztiak 'klik' batean. Klikatu on. Klikatu kultur On.

Etiquetas
stats