Has elegido la edición de . Verás las noticias de esta portada en el módulo de ediciones locales de la home de elDiario.es.
La portada de mañana
Acceder
El coche de combustión contraataca en Bruselas, Madrid y con las ZBE
¿Quién vota a quién en Extremadura? La brecha campo-ciudad marca el 21D
Opinión - 'Nuevos pasos hacia el abismo', por Rosa María Artal

Euskara 12 hizkuntzetan

Patricia Burgo Muñoz

Vitoria-Gasteiz —

Euskararen Nazioarteko egunean, Legebiltzarra Babel txiki bat bihurtu da, euskaraz idatzitako lehen liburuaren edizio berri bat euskaraz eta munduko beste 11 hizkuntzatan errezitatu baita. Eusko Legebiltzarrak eta Euskaltzaindiak elkarrekin aurkeztu dute Bernard Etxepareren 'Linguae Vasconum Primitae' lana, txinera, arabiera, kitxuera, errumaniera, katalan eta galegozko bertsioekin, gure artean presentzia handiena duten hizkuntza-erkidegoetako hizkuntzei dagozkie, hain zuzen, itzulpenok.

Sei hizkuntzatan hauekin, 1545ean argitara eman zen poema-liburua, ezagutzen den euskarazko lehen argitalpen inprimatua, 12 hizkuntzatan irakurri ahal izango da. Izan ere, 2011ko abenduan, 'Linguae Vasconum Primitae' liburuaren beste edizio bat, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, alemanez, eta italieraz ere eskaini zen. Ekitaldian, Etxepararen 'Kontrapas' poema 12 hizkuntzatan errezitatu da eta bukatzeko, Leteren eta Martikorenaren ahotsa enztun da, haiek testu horretaz egindako musika-egokitzapen ezaguna kantatzen.

Etiquetas
stats